Mundu mikroskopikoan miloika eta miloika leku zoragarrri daude, oraindik aurkitu ez direnak. Miloika eta miloika forma daude gizakiaren begiek ikusi ez dituztenak, laguntzarik gabe horretarako gai ez delako. Norbait unibertso horiek miatzen aritzen denean, mundu horren zati nimiño bat besterik ez du jartzen bi kristalen artean… eta behatzen gelditzen da, aurkikuntzaren abenturan murgilduta, aurreko mendeetako esploratzaileak bezala. Hau izan daiteke zeozer berria ikusten dudan eguna, zerbait benetan zirraragarria!
Hemen azaltzen dizuedana errealitatearen zati txiki baten erretratua da. Zehazki, nire eguneroko paseoan, bideko bazterretan bildutako loretxo eta landareen epidermisaren argazki makro extremoak (mikroskopikoak) dira. Hara! Belar txarren azalak! Tindatutako azalak eta nire argazki makinaren azpian jarriak, objektibo mikroskopiko baten pean.
Prozedura nekeza da hau, baina horren ederra da ondorengo lerroetan laburtuko dizuedala.
Lehenengo urratsa, itsu-itsuan loreak eta landareak hartzea da, beraien azaletan gauza zoragarriak edukiko dituztela pentsatzen ditugunak. Lore hau horren ederra eta interesgarria izango ote da bere unibertso mikroskopikoan? Ba, batzuetan, ez.
Landarea esku artean daukagunean, larrutu egin behar dugu. Pintza eta bisturi baten laguntzaz hostoaren edo petaloaren azal gainean aurkitzen den geruza transparente fina kentzen da. Landareak hortik arnasten du. Epidermisa. Jarrai dezagun aurrera.
Belo hori busti eta tindatu egiten da, erlojuaren kristala deitzen den ontzi konkabo batean. Liburuetan tindaketarako errezeta ezberdin asko jasotzen dira. Besteak beste, metilenoko urdina bezalako elementuak erabiltzen dira, baita safranina, ematoxilina edo eosina. Ondoren, garbiketa eta finkapenaren urratsa dator. Prozesu bakoitzak bere denborak dauzka eta esaten den moduan, pertsona bakoitzak bere egiteko modua dauka. Bistan denez, esperimentu bakoitzak emaitza ezberdinak emango ditu. Guzti hau oso erromantikoa da eta esan dezakegu gela ilunean argazkiak eskuz errebelatzearen antzekoa dela.
Behin hostoak edo petaloak prestatuta, kameraren objektiboaren azpian jartzea falta zaigu, behar bezala argiztatu, esploratu eta argazkia atera. Horren objektu txikia behar bezala jartzeko eta hain era zehatzean mugitzeko, urteetan eraiki ditudan milaka tramankulu dauzkat. Argiztatzeko ere bai. Beraz, argazkia bermatuta daukat. Urrats honen gauzarik interesgarriena miaketa da, lan guztiaren punturik garrantzitsuena dena.
Miaketan da haurtzaroko emoziora itzultzen naizen unea, berriro eraikitzen ditut zuhaitzetan txabolak eta erreketan presak, bertan igelak bizi daitezen. Orduak pasatzen ditut, eta askotan egunak ere, formen artean nabigatzen eta unibertso mikroskopiko horietan gertatzen diren istorioen eszenarioak imajinatzen. Batzuetan, iruditzen zait nire buruan eraikitzen ditudan pelikulen musika ere entzuten dudala. Argazki bakoitza istorio bat baita, ipuin bat, gogo-aldarte bat, argazkia sakatu dudan bitartean nire buruan bizitu dudana. Argazkilaritza abstraktua iruditu dakiguke hutsala dela, baina bada zerbait arte mota honetan interesgarria dena eta hori da behatzen duen pertsona bakoitzari istorio ezberdinak bizitzeko aukera, edo are gehiago esango nuke, behatzen den ordu bakoitzean gauza ezberdinak esperimentatzekoa.
#MikrobertsoBegetalen jokoa
Ni unibertso horiek behatzeko esperientziarekin geldituko naiz eta sortutako ipuinak argazkien baitan gordeko ditut. Orain besteen ipuinak esploratu nahiko nituzke. Arrazoi horregatik eskatu diot nire lagun idazleari, Francis Legar-i, nirekin jolasteko eta argazki bakoitzari izenburua jartzeko, irudi bakoitzak berari iradokitzen dion istorioaren zatitxo moduan.
Idatz ezazu zuk ere izenburu bat eta zuri bururatzen zaizun bizipenaren zatitxo bat, prosa eran, poesian edo nahi duzun eran. Argazki bakoitzaren komentarioetan utzi ezazu, Instagram-en edo artikuluaren komentarioetan. Edozein hizkuntzatan egin dezakezu.
Hauek dira irudiak:
1. MURO DE ARCILLA
Ese adarve de arcilla es frescor y es abrigo. De noche y a la orilla, huirá del viento el mendigo.
2. ATRAPAMOSCAS
En la charca de la selva, quien más come es el lagarto.
3. LAVANDO LAS PENAS
Atravesando las fábricas, el río lleva las penas del progreso.
4. PERDIDOS EN EL HIELO
El mar de hielo se perdía en el horizonte. Tras la loma no había más respuesta.
5. PORVENIR DEL NORTE
En el norte encontré el porvenir, pero de frío, terminé por huir.
6. VENUS DE VUELTA
Apuramos el calor de la noche en una habitación cualquiera. Hoy me ha dicho que de nuevo me desea.
7. MI ESTRELLA
Las estrellas gritaron de celos. En el silencio del bosque, prendí una hoguera.
8. MADRUGADA DE PROLETARIOS
Otro día de labores nos espera, somos todos proletarios cualesquiera.
9. LA FELICIDAD, SIN PREGUNTAS
Me invitó a pasar al jardín. Después de ver el brillo en la piscina, olvidé preguntarle de qué trabajaba.
Francis Legar-en gauza gehiago irakurri nahi badituzu, sartu franklegar.com.
Argazkilaritza interesatzen bazaizu eta niri buruz gehiago jakin nahi baduzu, Instagram-en jarraitu nazazu. Gainera, fotomakrografian murgildu nahi baduzu, apuntatu zaitez nik ematen dudan ikastaro honetara: curso online de introducción a la fotografía macro.